Legasan Santa Leokadia bestak ospatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 8a, 08:22

Herriko besta handien ondotik, Santa Leokadiaren omenezko bestak ospatuko dituzte Legasan. Irailaren 9an, larunbatean, 20:00etan altxaferoa bota eta ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak banatu. Irailaren 10ean, igandean, meza nagusia izanen da 11:00etan eta 13:00etan bazkaria. Hauspolariak taldearen dantzaldiarekin akituko da eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun