Eguzkialdea auzoko bestak irailaren 9an izanen dira

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 7a, 07:30

Eguerdian herri-kirol saioa izanen da eta tartean, sokatiran errebantxa.

Urteroko besta antolatu dute Eguzkialdeko auzotarrek larunbaterako. 12:00etan altxaferoa bota ondotik, herri-kirol saioa izanen da eta tartean, sokatiran errebantxa. 14:00etan bazkaria eginen dute eta arratsaldez Beñat Mitxelena eta Fernando Otano musikariekin dantzaldia izanen da. Pintxoak ere izanen dira ilunabarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun