mai 31, 11:00 Bortziriak
«Garai hobea» bizi zuten orduan tokiko komertzioek. Pentsa, TTIPI-TTAPA Telebistak 2003ko apirilaren 6an grabatutako erreportajetxoa ikusterakoan jabetuko zarete horretaz. Igande arratsaldea zen, eta Zambra jendez bete zen garai hartan maiz xamar antolatzen zen moda desfile haietako bat ikusteko. Egun hartan Baztan-Bidasoko 16 merkatari elkartu ziren Zambran azken nobedadeak eta lanak (arropak, zapatak, lentzeria, orrazkerak…) jendearen aitzinean erakusteko. Eta, bistan da, produktuak ongi luzitzeko nahitaezkoak dira pertxak. Ikusi nolako artearekin desfilatu zuten igande hartan haur, gazte eta helduek.