Artxiboko irudiak

Sunbillako inauteriak 2003: baserrietan eskean eta igandeko desfilea

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 28a, 07:30

TTIPI-TTAPA TELEBISTAren artxibotik berreskuratutako erreportaje honen hasieran, gazteek ortziralean baserrietan egindako eskearen eta Eskerreneko bordan egin zuten bazkariaren berri ematen da. Eguraldi aproposa izan zuten baserriz baserri ibiltzeko baina igandean, aldiz, egun bustiak ez zuen sobera lagundu karroza eta mozorroen joan etorrietan. Hala ere, jendez bete ziren karrikak eta bestarako gogoa erraz gailendu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun