Dagoeneko ibilbide luzea du Lesakako Olentzeroen eta Jaiotzen lehiaketak. Hemen 2003ko abenduaren 24ko edizioaren aitzakian TTIPI-TTAPA TELEBISTAk egin zuen erreportajea ikusiko duzue. Lehiaketa eguerdian egiten da plazan baina, lehendik, auzoz auzo ibiltzen dira eskean eta, arratsaldean, lehiaketaren irabazleak Musika Bandaren laguntzarekin Lesakako karriketan barrena ibiltzeko ohorea izaten du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.