Txotx sasoiari hasiera emateko ospakizun ederra prestatu zuten urte horretan ere. Lehen tragoaren ohorea Patxi eta Donato Larretxeak izan zuten baina, bi herri kirolariekin batera gonbidatu gehiago ere izan zituzten. Txalapartarien eta dantzarien sarrera eta kupel irekitze ofizialaren ondotik, Anjel Mari Peñagarikanok eta Sustrai Colinak bertso batzuk eskaini zituzten eta bazkari-denboran, Hondarribiko gizonezkoen abesbatza aritu zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.