2000. urteko apirilaren 1ean jokatu zen Doneztebeko Bordatxon Nafarroako Haur Kantari Txapelketaren azken aurreko kanporaketa. Gure eskualdeko hainbat neska-mutil aritu ziren kantuan: 7 bikoteka, 10 taldean eta 3 bakarlari moduan. Bi orduko saioaren ondotik, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko eta Labiaga Ikastolako hainbat talde, bikote eta bakarlari sailkatu ziren Iruñeko finalean kantatzeko. TTIPI-TTAPA TELEBISTAk erreportaje polita prestatu zuen neska-mutilen kantuak eta solasak bilduz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.