2003ko irailaren 16an inoiz baino giro bixiagoan joan zen enkantea. Hasieratik diru mugimendu handia izan zen eta prezio altuak ordaindu ziren postu batzuengatik: 1. sarea eta 12, 14 eta 24. postuengatik hain zuzen ere. Sesta ematerakoan ere, zortzi postu ateri ziren berriz ere enkantera. Izan ere, 2002ko enkantea iskanbilatsua izana zen, ehiztariak kexuka ibili baitziren eta sestarik ez emateko elkar hartu zuten. 2003an, aldiz, hirukoiztu egin ziren postu batzuen hasierako prezioa, sareen kasuan, konparaziora. Horrela, 1. postuarengatik 8.385 euro ordaindu ziren, 3. postuarengatik 5.695 euro eta 4. postuarengatik 6.880 euro. Denetara, «2002an baino bortz milioi pezeta gehiago».