Unanura irteera eginen dute eta Arranon bazkalduko dute Udako geldialdiaren ondotik, Xulufrinak Lesakako sare feminista berriz ere martxan da eta iraileko azken larunbaterako mendi ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu. Irailaren 28an, larunbatean 09:00etan abiatuko dira Plaza Zaharretik eta Unanura mendi buelta eginen dute eta gero Arrano elkartean bazkaria izanen dute. Ibilaldira taldeko zapia eramateko deia ere egin dute.
Unanura irteera eginen dute eta Arranon eginen den bazkarirako txartelak irailaren 25a baino lehen eskuratu beharko dira
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute iraileko azken larunbatean ere, irailaren 28an, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Larunbatean, irailaren 28an, familia osoarentzako '104. haurra' antzerkia izanen da Beran. 17:00etan izanen da emanaldia, eta bortz urtetik goitiko haurrei eta helduei zuzenduta dago. Antzerkia euskaraz izanen da eta 55 minutuko iraupena izanen du.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek aurkezten duten ZtandaP binakako bakarrizketa saioa ikusgai eta entzungai izanen dute irailaren 28an, larunbatean 19:00etan hasita Zubietako estalpean. Zubietako udalak antolatu du emanaldia, Lankuren laguntzarekin.
Larunbatean 19:00etan hasiko da emanaldia Donamariako pilotalekuan
Malcolm Young Band eta Apaga y Vámonos taldeek joko dute 19:00etan hasita
Besta giroa izanen da nagusi heldu den egunetan Igantzin. Ortzirale arratsaldean piztuko dute besta hasierako suziria, baina bezperan hasita zer egin eta zer ikusi izanen da, eskolako lagunek hainbat ekintza antolatu baitituzte ortzegun eta ortzirale goizerako.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Egun handian Doneztebeko abesbatzaren eta dantzarien emanaldiak eta aizkora erakustaldia izanen dituzte Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 26tik 29ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko abesbatza, dantza saio, aizkolarien erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte.
Jondoni Mikel besten ospakizunak, hor dira irailaren 27tik 30a artean Senpereko Ibarrun auzoan. Lau egunez egitarau zabala izanen dute.