Bestak 2024

Ortzegunetik igandera ospatuko dituzte Igantziko bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 25a, 12:00

Dantzak protagonista izanen dira igandean. Irudian, dantzariak iaz. Argazkia: Oskar Txoperena.

Besta giroa izanen da nagusi heldu den egunetan Igantzin. Ortzirale arratsaldean piztuko dute besta hasierako suziria, baina bezperan hasita zer egin eta zer ikusi izanen da, eskolako lagunek hainbat ekintza antolatu baitituzte ortzegun eta ortzirale goizerako.

Irailaren 26, ortzeguna

  • 09:00etan Guraso Elkartearen eskutik txupinazoa,
  • Ondotik, trikitilariekin eta pandero joleekin karrika buelta buruhaundiekin.
  • 10:00etan pintxo hotzen prestaketa.
  • Ondotik, pintxo hotzen txapelketa eta dastaketa. 
  • 12:00etan Bandera dantza eta Eskola dantza.
  • Bukatzeko, Toka Txapelketa.

Irailak 27, ortziralea

  • 09:00etan pilota partidak: Jerai eta Uhaitz Oihanen eta Mikelen kontra; Lier eta Galdera, Jon Cren eta Ortziren kontra; eta Ainara Maddiren kontra.
  • 10:00etan Poniekin bueltaxka zezen plazan.
  • Ondotik, goitibeheren jaitsiera.
  • 11:30etan herri kirolak.
  • 13:00etan eskolako bazkaria.
  • 17:00etan  Goitibera Txapelketa.
  • 20:00etan  altxaferoa txarangarekin.  
  • 20:30ean  karrikabuelta kankailuekin eta buruhaundiekin, gaitariek lagunduta.
  • 00:30ean  Trikidantzen kontzertua.

Irailak 28, larunbata

  • 10:00etan karrikabuelta gaitariekin.
  • 11:00etan Toka Txapelketa.
  • 12:00etan karrikabuelta kankailuekin eta buruhaundiekin, gaitariek alaituta.
  • 18:00etan herri kirolak. Aizkora erakustaldi mistoa eta harrijasotze erakustaldia.
  •  Ondotik, herriko gazteen arteko  herri kirol desafioa.
  • 17:00etatik 00:00etara Lila Puntu informatiboa.
  • 20:00etan Hamarru elektrotxaranga.
  • 00:00etan betizuak zezen plazan.
  • 01:00etan DJ Txingudi.

Irailak 29, igandea

  • 09:00ean  karrikabuelta txistulariekin.
  • 10:00etan karrikabuelta ezpata dantzariekin.
  • 11:30ean meza nagusia abesbatzak abestua.
  • Ondotik,  bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta ezpata dantzarien eta dantzarien saioa.
  • 17:30ean pilota partidak frontoian. Gaztetxoetan, Aimar eta Aiert Baleztena, Mikel Eugiren eta Oihan Anduezaren kontra, eta Nahia Almandoz eta Ainara Hita, Maddi eta Joana Irazokiren kontra. Eliteko partidan, Julen Alberdi eta Aitor Alduntzin Oian Canabalen eta Antton Apezetxearen kontra.
  • Ondotik, mutxikoak.
  • 21:00etan haurrentzako suzko zezena.
  • 21:30ean  Belfast mariatxiak

Irailak 30, astelehena

  • 09:00etan gazteen gosaria.
  • 10:00etan karrikabuelta txistulariekin.
  • 10:00etan haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 11:00etan haurrentzako animaliak zezen plazan.
  • 12:00etan betizuak zezen plazan Elutxa txarangarekin.
  • 14:00etan haurrentzako herri bazkaria.
  • 14:00etan herri bazkaria Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolariekin.
  • 15:00etan haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 19:30ean Elutxa txaranga.
  • Ondotik, gaixoa ni. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun