Hasiera batean Kilimaterio ikuskizuna iragarria bazegoen ere, ZtandaP izanen da larunbatean Zubietara etorriko dena.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek aurkezten duten ZtandaP binakako bakarrizketa saioa ikusgai eta entzungai izanen dute irailaren 28an, larunbatean 19:00etan hasita Zubietako estalpean. Zubietako udalak antolatu du emanaldia, Lankuren laguntzarekin.
Hasiera batean Kilimaterio ikuskizuna iragarria bazegoen ere, ZtandaP izanen da larunbatean Zubietara etorriko dena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.