Bestak 2024

San Migel bestak irailaren 26tik 29ra ospatuko dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 08:00

Herri bazkaria izanen dute aurten ere Urrozko plazan. Argazkia: Jaione Ariztegi

Egun handian Doneztebeko abesbatzaren eta dantzarien emanaldiak eta aizkora erakustaldia izanen dituzte

Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 26tik 29ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko abesbatza, dantza saio, aizkolarien erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte.

Ortzeguneko suziria baino lehen haur jokoak izanen dituzte.

Irailak 26, ortzeguna

18:00etan haur jokoak. 19:00etan suziria eta kalejira herriko trikitilariekin. 19:30ean herri kirolak. 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:00etan dantzaldia Modesto akordeoilariarekin.

 

Irailak 27, ortziralea

Haurren Eguna

Goiz eta arratsaldez puzgarriak. 16:30ean mus txapelketaren hasiera. 18:00etan haurrentzako merienda. 19:00etan emakumeen arteko pilota partida. 20:00etan DJ J&J. 21:30ean paella afaria herriko frontoian. 00:00etan DJ J&J.

Urrozko gazteak joan den urteko bestetako herri kirol saioaren ondotik.

 

Irailak 28, larunbata

11:00etan mus txapelketaren finala. 14:00etan herri bazkaria Xalbador eta Hidoi abeslariekin. Ondotik, musika Joxe Angel akordeoilariarekin. 21:00etan xingar eta txistor jatea. 23:00etan musika DJ Endara taldearekin.

 

Irailak 29, igandea

San Migel eguna

11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Doneztebeko abesbatza. 12:30ean Doneztebeko dantzariak. 18:00etan aizkolariak: Iker Vicenteteta Joxean Etxeberria, Larrañaga eta Saralegiren kontra. Ondotik, Eneko Saralegiren erakustaldia. 19:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Ondotik, bestei amaiera emanen zaie.

Gau giroa ona bada, lagunarteko mahai ingurua ere atsegina izan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun