Rock kontzertua izanen dute larunbat arratsaldean Lesakako jubilatuen ostatuan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 17:00

Malcolm Young Band taldekoak Lesakan iaz emandako kontzertu batean.

Malcolm Young Band eta Apaga y Vámonos taldeek joko dute 19:00etan hasita

Rock doinuak aditzeko eta dantzatzeko aukera izanen dute Lesakako jubilatuen ostatuan irailaren 28an, larunbatean 19:00etan hasita. Herriko eta inguruko musikariek osatzen duten Malcolm Young Band, AC/DCren tributu taldeak eta Irungo Apaga y Vámonos rock taldeak joko dute.

Apaga y Vámonos rock taldeak ere joko du larunbatean Lesakako jubilatuen ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun