Bestak 2024

Senpereko Ibarrun auzoko bestak irailaren 27tik 30era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 25a, 15:00

Ibarrungo Jondoni Mikel bestetan giro polita izaten dute beti.

Jondoni Mikel besten ospakizunak, hor dira irailaren 27tik 30a artean Senpereko Ibarrun auzoan. Lau egunez egitarau zabala izanen dute.

Ekitaldi garrantzitsuenak eta larriki, irailaren 27an, ortzirale arratsean mus lehiaketa (19:00), Inharria baserrian. Izen emateak 07 89 03 08 telefonora deituz edo, tokia geldituko balitz, Inharrian berean 18:00etatik aitzinera. Taldeko 20 euro. Auzoko aperitifa Inharriko terrazan, ostatua eta taloak. 

Irailaren 28an, larunbat goizean pala txapelketetako finalak eta eguerditan xerrikume errearen bazkaria Inharrian (14:00) Kiki Bordatxok animatua. Arratsean Punttu Kakotx txaranga, Pisoo eta OPH, Maskak eta gaualdirako Trikidantz taldearekin dantzaldia. Etxera itzultzeko hara-honako ibilgailua urririk.

Irailaren 29an, igande goizean, Mikelietako meza Inharrian, Emak-Hor taldeak alaiturik (10:30) eta eguerdian apetitifa. Arratsaldean, Casetasen idekitzea pilota plazan Ibarrungo ostalariekin (16:00) eta hipnotizatzaileen ikusgarria (17:00). Mutxikoak Patxi ta Konpaniarekin (18:00), Kilimak (20:00), Kode (22:00) eta gauerditan DJ Doilu Soinu Sistema.

Irailaren 30ean, astelehenean, Woostock Eguna, Kuxkuxtuk alaiturik, goizean gazteen eskeak (11:00), esku huska pilota partida (18:00), legatza jastaketa Bonnet ostatuan (20:00) eta, bestak bururatzeko, dantzaldia Beñat Elizondorekin (21:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun