Udako geldialdiaren ondotik, Xulufrinak Lesakako sare feminista berriz ere martxan da eta iraileko azken larunbaterako mendi ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu. Irailaren 28an, larunbatean 09:00etan abiatuko dira Plaza Zaharretik eta Unanura mendi buelta eginen dute eta gero Arrano elkartean bazkaria izanen dute.
Bazkarirako txartelak 15 euroren truke eskura daitezke, irailaren 25a baino lehen. Ibilaldira taldeko zapia eramateko deia ere egin dute.