Kukai dantza taldeak ‘Jazoerak’ aurkeztuko du Donamariako Dorrealdian irailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 10:00

Kukai dantza taldeak 'Jazoerak' aurkeztuko du larunbatean Donamariako pilotalekuan, Dorrealdia festibalaren barrenean.

Larunbatean 19:00etan hasiko da emanaldia Donamariako pilotalekuan

Laugarren aldiz Dorrealdia festibala antolatu dute Donamarian, Kurdistango Mirzo Music Fundazioaren alde (www.mirzomusicfoundation.com). Hilaren 14an Xabier Zeberiok emandako kontzertuarekin hasi zen eta Dorreadia jaialdiko bigarren eta hondarreko emanaldia irailaren 28an izanen dute. Larunbatean 19:00etan Donamariako pilotalekuan, Kukai dantza taldearen Jazoerak-Sucesos ikuskizuna ikusgai izanen dute. Sarrerak 15 euro balio du.

Sarrerak online eros daitezke www.papeleriatamayo.com webgunearen bidez.

 

Elkartasuna

Bi emanaldietan bildutakoa Kurdistanen ISISek bahitutako neskak laguntzera bideratuko dute. Bortz urtez torturatuak, bortxatuak eta sexu esklabo gisara erabiliak izan ziren. Egun errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira eta musikaren eta bertze artearen bidez, beraien bizitzak berregiten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun