Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barrenean antolatutako emanaldia da larunbatekoa.
Honakoa da antzerkiaren sinopsia: 104. haurra umezurztegi batean dago, eta adopta dezatela nahi du. Bertze neskato batzuekin batera, jantziak egiten eta josten ematen du eguna. Adopzio-familia batek hautatzea nahi duenak gogor egin beharko du lan eta dena ezin hobeki egin beharko du.
Haurren esplotazioaz, identitateez, elkar laguntzearen garrantziaz eta egoera zailei aurre egiteko sormenak duen balioaz solastatzen du antzerkiak , aktoreen antzezpena objektuen eta txotxongiloen antzerkiarekin nahastuz. 2