Gazteei pantailetatik aparte denbora pasa gehiago daudela erakustea da Etxalarko udalaren eta guraso elkartearen helburua
Ortziralean 19:00etan liburutegian izanen dira musikariaren biografia ilustratuaren egileak Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaren aurkezpena eginen dute abenduaren 1ean, ortziralean 19:00etan liburutegi publikoan. Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da 2022an argitaratutako Ni ez naiz Mikel Laboa. Gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak. Egileekin batera, Gaizka Sarasolak ere parte hartuko du aurkezpen ekitaldian.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Azaroaren 26tik abenduaren 10era Pello Apezetxea kultur gunean Etxalarko Usazaleen elkarteak antolatuta, Usategietatik herrira jaitsiz, erakusketa martxan jarri dute, irudien bidez (lehengo eta gaur egungo argazki eta bideoak) gure herriko ondare berezi hau hobeto ezagutarazteko. Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 10era egonen da zabalik, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:00etara eta aste hondar eta besta egunetan 17:00etatik 19:00etara.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Lesakako Andra Mari zahar egoitzak 25 urte beteko ditu abenduaren 8an. Hori dela eta, hainbat aktibitate prestatu dituzte heldu den astean, azaroko azkeneko astean zehar eginen dituztenak: bertso kantuak, txokolate jatea, opil jatea trikitixen soinuekin, dantzaldiak eta musika, bingo berezia… Aste horretan egoitza apainduko dute, aspaldiko argazkiak zintzilikatuz eta bertze hainbat dekorazio paratuz.
Ostiral gauean hasiko da giroa berotzen, baina larunbat arratsaldean izanen dituzte bazkaria eta kontzertu gehienak Piz&LohiPest musika jaialdia antolatu dute Zubietako gazteek abenduko lehenbiziko astebururako. Beti bezala, eskualdeko musikari eta taldeei beraien lana plazaratzeko aukera emanen die jaialdiak. Denera, dozenaren bat talde eta DJ espero dituzte ostiralean eta larunbatean.