Lesakako Andra Mari Zahar Etxearen 25. urteurrena ospatuko dute datorren astean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 24a, 15:00

Lesakako Andra Mari zahar etxeak 25. urteurrena ospatuko du azaroko hondarreko astean.

Lesakako Andra Mari zahar egoitzak 25 urte beteko ditu abenduaren 8an. Hori dela eta, hainbat aktibitate prestatu dituzte heldu den astean, azaroko azkeneko astean zehar eginen dituztenak: bertso kantuak, txokolate jatea, opil jatea trikitixen soinuekin, dantzaldiak eta musika, bingo berezia… Aste horretan egoitza apainduko dute, aspaldiko argazkiak zintzilikatuz eta bertze hainbat dekorazio paratuz.

Egitaraua

Azaroaren 27an, astelehenean 17:00etan hasita Beti Gazte kantari eta txokolate-jatea izanen dute.

Azaroaren 28an, asteartean 17:00etan Lesakako abesbatzaren emanaldia.

Azaroaren 29an, asteazkenean, 11:00etan, opil-jatea zahar etxean eta bertso emanaldia Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Kattin Madariaga bertsolariekin.

Azaroaren 30ean, ortzegunean 17:00etan kantu eta dantza emanaldia. Gazta eta txistorra pintxoak banatuko dituzte.

Abenduaren 1ean, ortziralean 17:00etan Beti Gazteko lerro-dantza taldearen emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun