'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburua aurkeztuko dute abenduaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 29a, 10:00

Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria hartu zuen Joseba Larratxe Joseviskyk lan honengatik.

Ortziralean 19:00etan liburutegian izanen dira musikariaren biografia ilustratuaren egileak

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaren aurkezpena eginen dute abenduaren 1ean, ortziralean 19:00etan liburutegi publikoan. Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da 2022an argitaratutako Ni ez naiz Mikel Laboa. Gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak. Egileekin batera, Gaizka Sarasolak ere parte hartuko du aurkezpen ekitaldian.

Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria hartu zuen Joseba Larratxek lan honengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun