'Pantailetatik kanpo' tailer zikloa hasiko da abenduaren 1ean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 10:00

Pantailetatik kanpo bertze denbora pasak badirela gaztetxoei erakustea da tailer zikloaren helburua.

Gazteei pantailetatik aparte denbora pasa gehiago daudela erakustea da Etxalarko udalaren eta guraso elkartearen helburua

Etxalarko Udalak eta Landagain Guraso Elkarteak antolatutako Pantailetatik kanpo tailer zikloa abenduaren 1ean hasiko da, ortziralean, 17:30etik 18:30era, Pello Apezetxea Kulturgunean. Musean, eskoban, txintxonen eta bertze hainbat jokotan jokatzen ikastea da helburua. Izena emateko 948 63 53 86 telefonora deitu behar da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun