Agerra Mendi Taldeak Berako Mendi Itzuliaren XV. edizioa antolatu du. Igandean izanen da eta 22 eta 26 kilometroko bi ibilbide izanen dituzte aukeran mendizaleek. 26 kilometroko ibilbideak 1.600 metroko desnibela izanen du, eta 22 kilometrokoak, berriz, 1.200 metroko desnibela izanen du eta leunagoa da.
Alke Leitzako Kultur Taldeak antolatutako Kultur Aroaren barrenean, XLIV. Eskulangintza Azoka eginen dute igande honetan Leitzan, eta tartean Liñu-putzuren XXV. urteurrena gogoratzeko ehoziri topaketa eginen dute.
Goizean joaldunak ezagutu ondotik, ginkana izanen dute, bazkaria, bideo lehiaketa eta bertso saioa
Arima talde bizkaitarrak kontzertua emanen du Berako Kataku Herri Ostatuan igandean, hilaren 21ean. Emanaldia 18:00etan izanen da, eta sarrera debalde da.
Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle lesakarraren 'Ez erran inori' liburuaren aurkezpen berezia eginen dute igandean Lesakan. Aurkezpenean idazleak Ekhiñe Zapiain, Iratxe Muxika eta Pitxi izanen ditu lagun, eta 19:00etan izanen da Arranoko terrazan. Eguraldi txarra bada, Arranoko ganbaran eginen dute.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizenak
Herriko gazteek egitarau zabala antolatu dute maiatzaren 17tik 21era:
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Larunbat eta igandeko 16:30eko saioan ‘No somos nada’ dokumentala emanen dute eta 19:00etako saioan ‘Amsterdam’ filma
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du
Donamaria-Gazteluko udalak antolatutako Asteburu kulturala ospatuko dute maiatzaren 19tik 21era.