Nafarroako Bertso Eskolen Eguna Iturenen ospatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 16:00
Nafarroako bertso eskolen eguna Iturenen izanen dute igandean.

Goizean joaldunak ezagutu ondotik, ginkana izanen dute, bazkaria, bideo lehiaketa eta bertso saioa

Ikasturte amaierarekin batera etorri ohi da Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna. Aurtengoak ere badu data dagoeneko: maiatzaren 21ean ospatuko da, Iturenen. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da Bertso Eskolen Eguna.

Igande goizean Iturengo joaldunak ezagutzeko eta haiekin solastatzeko aukera izanen dute gazteek. Ondotik ginkana bat eginen dute herrian eta behin akituta denek elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz bideo lehiaketaren baitan sortutako bideoak ikusiko dituzte eta sari banaketa eginen da. Azkenik, ikasleen arteko bertso saiorekin borobilduko dute eguna.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun