Arima taldeak kontzertua emanen du igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 12:00
18:00etan izanen da Arima taldearen emanaldia. Argazkia: EITB Kultura.

Arima talde bizkaitarrak kontzertua emanen du Berako Kataku Herri Ostatuan igandean, hilaren 21ean. Emanaldia 18:00etan izanen da, eta sarrera debalde da. 

Paule Bilbaok, Josu Palaciosek, Josu Gonzalezek eta Gontzal Bilbaok osatzen dute Arima taldea, eta hiru disko kaleratu dituzte, azkena aurten bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun