Donamariako Asteburu Kulturala ekitaldiz betea dator

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 07:00
La jodedera musika taldeak joko du ortzirale arratsean Donamarian, talo tailerraren eta jatearen ondotik.

Donamaria-Gazteluko udalak antolatutako Asteburu kulturala ospatuko dute maiatzaren 19tik 21era.

  • Maiatzaren 19an, ortziralean 19:00etan talo tailerra eta ondoren jatea izanen dute plazan. 21:00etan La Jodedera musika taldea ariko da plazan.
  • Maiatzaren 20an, larunbatean 18:00etan, Hodei magoa izanen da plazan.
  • Maiatzaren 21ean, igandean 18:00etan ‘Ainarak’ dokumentala emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun