Haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 18:00

Iciar Mikelperizena margolariak eskainiko du tailerra.

Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizenak

Haur eta helduei zuzendutako pintura tailerra antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak, udalaren laguntzaz. Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizena margolariak.

Zehazki, Beti Gazte elkartearen egoitzan emanen dute tailerra maiatzaren 21ean eta 28an, igandean 11:00etatik 13:00etara. 8 urtetik goitikoei zuzendua da eta bazkideek 30 euro eta bazkide ez direnek 40 euro ordaindu beharko dute (material guzia barne). Plaza mugatuak izanen dira eta parte-hartzaile nahikoa apuntatzen ez bada, bertan behera geldituko da ekitaldia. Izena emateko 617 21 24 49 telefono zenbakira deitu behar da (Amaia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun