Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori' liburuaren aurkezpena eginen dute Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 17:00

Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle lesakarraren 'Ez erran inori' liburuaren aurkezpen berezia eginen dute igandean Lesakan. Aurkezpenean idazleak Ekhiñe Zapiain, Iratxe Muxika eta Pitxi izanen ditu lagun, eta 19:00etan izanen da Arranoko terrazan. Eguraldi txarra bada, Arranoko ganbaran eginen dute. 

Iazko urte hasieran kaleratu zuen idazleak bere bigarren nobela. Lide da liburuaren protagonista, eta honek haurtzaroan izan zituen sexu abusuak ditu hizpide. Idazle gazteentzako Igartza beka irabazita eman zuen plazara nobela. 

Liburua kaleratu berritan, elkarrizketa egin zion Txoperenari TTIPI-TTAPAk, eta haurtzaroko sexu abusuez solastatzea«garrantzisua» zela nabarmendu zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun