Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, Borborraldia eginen dute apirilaren 19an hasi eta maiatzaren 6a bitartean. Borborraldiaren barrenean, Igantzin eginen dute gazteen topaketa eta jokoak, elkarretaratzea eta Andoni Ollokiegirekin afari musikatua izanen dituzte.
Larraburua elkarteak antolatu ditu, Argi-leku bioeskolaren laguntzarekin, apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta maiatzaren 27an
DNA programaren barrenean aurkeztuko du iXa proiektuak larunbatean 19:00etan Harriondoan
Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta, bihar, apirilaren 29an, arratsaldeko zazpietan elkarretaratzea eginen dute Igantzin. Bada garaia: Euskara ofiziala, eta kitto! aldarrikatzeko bilduko dira. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Euskal Herrian Euskaraz-ek mobilizazio orokorra maiatzaren 13an Iruñean eginen du.
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute Baztan-Bidasoko XXXVI. bertsopaper lehiaketa. Lehiaketara Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren bertsolariak aurkeztu daitezke, eta astelehenean hasi eta maiatzaren 5a bitartean bidali daitezke bertsoak.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du