‘NIK•EU’ dantza garaikide ikuskizuna izanen dute apirilaren 29an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 08:00

Lau interpreterentzat sortutako dantza garaikideko proposamena da 'NIK•EU'.

DNA programaren barrenean aurkeztuko du iXa proiektuak larunbatean 19:00etan Harriondoan

 

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak eta Baluarte Fundazioak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidearen DNA 2023 programaren barrenean, iXa proiektuaren NIK•EU azken ekoizpena ikusgai izanen da apirilaren 29an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean edo egunean berean Harriondoan.

NIK•EU

Lau interpreterentzat sortutako dantza garaikideko proposamena da NIK•EU. Oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa planteatzen da, bizi izandako errealitateen museo gisa, gure barru-barrukoa ikusle bakoitzarenarekin bilatzeko eta konektatzeko ideien desordenan antolatutako espazio gisa. NIK, ni euskaraz jabetzearen ekintzan eta EU, ni galegoz, kutsu autobiografikoa duen lan baten izenburuarekin uztartzen dira, non ikuspuntu dibertigarri, zirraragarri eta intimotik bizitako emozioak eta errealitateak islatuko diren. Maskulinitatea gizabanakoak bere burua deseraikitzen duen leku bat da, gizarte-egitura hetero-patriarkalak haurtzarotik heldutasunera arte gizakiaren hazkundean nola eragiten duen hausnartzera gonbidatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun