Hitzordua 17:30ean paratu dute Igantziko frontoian. Bertan, bortz herrietako gazteen arteko desafioa eginen dute: toka, koxkor biltzea...
19:00etan Euskal Herrian Euskarazekin batera, Bada garaia: Euskara ofiziala, eta kitto! lelopean kontzentrazioa eginen dute eta deialdia herritar guztiei luzatu diete
Eguna bukatzeko afari musikatua izanen dute Andoni Ollokiegirekin Baratzondon. Sarrerek 15 euroko prezioa dute eta salgai daude Lesakako Arranon, Berako Katakun, Igantziko Estankoan, Arantzako Pabloenean eta Etxalarko Herrikon. Heldu den astelehena, apirilaren 17a, izanen da erosteko azken eguna.