Egunez egun, hau izanen da Borborraldiak izanen duen egitaraua:
- Apirilaren 19an Euskara harrera hizkuntza formakuntza-saioa emanen du Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak Berako Beralandetan, 18:00etatik 20:00etara. Saio honetan parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da esteka honetan. Immigrazioa, euskara, generoa eta hezkuntza gurutzatzen direnean dauden erronkez eta gakoez solastatuko dira.
- Apirilaren 22tik maiatzaren 6ra bitarte, berriz, Euskara lantokietan piztu erakusketa ibiltaria ibiliko da bortz herrietan barna. Aapirilaren 22an eta 23an Lesakan izanen da, 28an Arantzan, 29an Igantzin, 30ean Etxalarren eta maiatzaren 5ean eta 6an Beran.
- Apirilaren 24tik 28ra Gurasoekin topaketak eginen dira Bortzirietako ikastetxeetan. Gurasoak sentiberatzeko gogoeta-saioak izanen dira horiek.
- Maiatzaren 4an, berriz, UEMAk saio bana emanen du guraso euskaldunentzat (17:00etan) eta erdaldunentzat (19:00etan) Lesakan.
- Bortzirietako Gazte Euskaltzaleen Topaketa eginen dute Igantzin, apirilaren 29an. 15:00etan hasita, jokoak eginen dituzte frontoian: toka, koxkor biltzea, Mihiluze... 19:00etan, elkarretaratzea eginen da Euskal Herrian Euskarazek abiatutako mobilizazio-kanpainaren barrenean, eta Bada garaia, Euskara ofiziala, eta kitto! izanen da leloa. Baratzondon eginen duten afari musikatu batekin bukatuko dute eguna. 15 euroko prezioa du afariak eta txartelak Lesakako Arranon, Berako Katakun, Igantziko Estankoan, Arantzako Pabloenean eta Etxalarko Herrikon erosi daitezke apirilaren 17a bitartean.
- Maiatzaren 6an emanen diote akabera Borborraldiari, Beran eginen denbestarekin. Egun horretarako, Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Euskara eta Kultura Azoka antolatu du, eta horren testuinguruan eginen ditu Bor-borrek bere ekitaldiak. Goizean Bor-borren batzarra eginen da, 11:30etik aitzinera.