'Bada garaia, euskara ofiziala eta kitto!' aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen dute larunbatean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 12:00

Artxiboko irudia.

Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta, bihar, apirilaren 29an, arratsaldeko zazpietan elkarretaratzea eginen dute Igantzin. Bada garaia: Euskara ofiziala, eta kitto! aldarrikatzeko bilduko dira. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Euskal Herrian Euskaraz-ek mobilizazio orokorra maiatzaren 13an Iruñean eginen du.

Aldi berean, Borborraldiaren barrenean, Bortzirietako Euskaltzaleen Topaketa eginen dute bihar Igantzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun