Neli Yanciren eskutik solasaldiak izanen dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 17:00

Neli Yancik duela aste batzuk Lesakako liburutegian eman zuen solasaldian.

Larraburua elkarteak antolatu ditu, Argi-leku bioeskolaren laguntzarekin, apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta maiatzaren 27an

Etxalarko Larraburua elkarteak, Argi-leku bioeskolaren laguntzarekin, Neli Yanciren eskutik hainbat hitzaldi antolatu ditu: Gaixotzen gaituzten emozioak gaiari buruz ariko da larunbat honetan, apirilaren 29an; aitzinera begira, prebentzioa zure eskuetan maiatzaren 13an eta zure bizi asmoa maiatzaren 27an. Guztiak Larraburuan izanen dira, 16:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun