Larunbatean 12:00etan hasiko den emanaldiaren ondotik sei taldekideri omenaldia ere eginen diote
Nafarroaren Eguneko kontzertua berezia eskainiko du Mendi Abesbatzak larunbatean Doneztebeko elizan. Emanaldia 12:00etan izanen da, eta Nafarroako Ereserkiarekin hasi eta gisa aunitzetako kantak interpretatuko dituzte.
Arantzako Bordalarrea auzoko Perikoren borda baserrian jaiotako Donato Larretxea aizkolari haundiari omenaldia eginen diote abenduaren 3an sorterrian. Eguerdian herri kirol saioa eginen dute eta, ondotik, herri bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai daude.
Azken hilabetetan sortu berri den Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta, abenduaren 3an Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna ospatzeko triki poteoa eta patata tortilla lehiaketa eginen dituzte herriko gazteek Beran. Lehiaketetan parte hartzeko apuntatzeko azken eguna azaroaren 28an izanen da.
Larunbat honetan haurrentzako jarduerak izanen dituzte eta abenduaren 10ean triki bertso afaria
Sarako Zazpiak Bat taldeak aurten ospatzen ditu 50 urte antolatua dela. Karia horretarat, abenduaren 3an, larunbat honetan, arratsaldeko sei orenetan hasita eginen dituzte dantza ikusgarriak: haurren dantzak, Saratarrak, Larrain, Euskal Flash mob…
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azaroan eta abendua, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (astelehenetan), 17:00etatik 20:30era.
Larunbat eta igande honetan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzan. Kasu honetan, euskarazko bi film ikusteko izanen da: 'Nire zirkua' eta 'Black is beltza: Ainhoa'
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Piz&LohiPest musika jaialdia antolatu dute Zubietako gazteek asteburu honetarako. Beti bezala, eskualdeko musikari eta taldeei beraien lana plazaratzeko aukera emanen die jaialdiak. Denera, hamar bat talde eta DJ espero dituzte ostiralean eta larunbatean.