'Nire zirkua' eta 'Black is beltza: Ainhoa' pelikulak asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 2a, 13:00
Fermin Muguruzak zuzendu du 'Black is beltza: Ainhoa' pelikula.

Larunbat eta igande honetan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzan. Kasu honetan, euskarazko bi film ikusteko izanen da: 'Nire zirkua' eta 'Black is beltza: Ainhoa'

Nire zirkua zazpi urtetik gorakoei zuzenduriko pelikula da, eta 16:30ean emanen dute bi egunetan. Black is beltza: Ainhoa filma, aldiz, Fermin Muguruzaren azken filma da, eta 19:00etan emanen dute.

Sarrerei dagokionez, Internet bidez zein lehiatilan bertan eros daitezke. Nire zirkua pelikularako sarrerak zine bonuaren bidez erosiz gero 3,5 euro balio du, Internet bidez 4 euro eta, aldiz, leihatilan erosiz gero, 5 euro. Black is beltza: Ainhoa pelikularen kasuan, aldiz, 4,5 euro balio du bonuaren bidez erosita, 5 euro Internet bidez erosita, eta leihatilan bertan erosita, aldiz, 6 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun