Joan den ikasturtean bezala, aurten ere joskintza tailerra antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Urriaren 4tik abenduaren 27ra izanen da, asteartetan 18:00etatik 20:00etara Beti Gazteren egoitzan. Urte osorako prezioa 15 eurokoa izanen da eta beharrezkoa izanen da Beti Gazteko bazkide izatea. Apuntatzeko azken eguna irailaren 30a izanen da, 697 27 60 36 telefonoan (Alaia).