Donato Larretxea omenduko dute abenduaren 3an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 10:00

2015ean Donato Larretxeak Arria V.aren aurkako apustua irabazi zueneko irudia.

Arantzako Bordalarrea auzoko Perikoren borda baserrian jaiotako Donato Larretxea aizkolari haundiari omenaldia eginen diote abenduaren 3an sorterrian. Eguerdian herri kirol saioa eginen dute eta, ondotik, herri bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai daude.

Arantzako Udalak eta Gure Kirolen Klubak antolatu dute omenaldia. Abenduaren 3an, 12:00etan herri kirolak izanen dira plazan eta 14:30ean herri bazkaria frontoian, bertsolariekin eta musikariekin.

Bazkarirako txartelak 40 eurotan salgai daude Arantzako Burlada ostatuan, Berako Errekalde ostatuan eta Sunbillako Fondan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun