Nafarroaren Eguneko kontzertua emanen du Jeiki Abesbatzak Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 1a, 10:00

Jeiki abesbatzak Nafarroaren Eguneko kontzertua emanen du larunbat eguerdian Leitzako Herri Aretoan.

Larunbatean 12:00etan hasiko den emanaldiaren ondotik sei taldekideri omenaldia ere eginen diote

Leitzako Jeiki Abesbatzakoak kontzertua emanen du Nafarroako eguna dela eta  Leitzako Herri Aretoan. Kontzertua, abenduaren 3an, larunbatean 12:00etan izanen da eta Nafarroako ereserkiarekin hasiko dute..

Leitzako Herri Aretoan abestuko duten errepertorioa bi zatitan banatzea erabaki du Nekane Piñuela zuzendariak: alde batetik elizkoia eta klasikoa, hau lehenengo zatia izanen da eta bigarren zatia herrikoia izanen da, publikoarekin batera abesteko.

Egitaraua

Hauek izango dira abestuko ditugun obrak:

  • Nafarroako ereserkia (arr. José Blanco)
  • Sicut Cervus (Giovanni Pierluigi da Palestrina)
  • Ave Regina Coelorum (Josef Rheinberger)
  • Abendlied (Josef Rheinberger)
  • An Irish Blessing (Trad. Irlandesa)
  • Xarmangarria zira (Herrikoia)
  • Buen menu (Federico Zölner)
  • Jeiki jeiki etchenkuak (Herrikoia)
  • Xalbadorren heriotza (Xabier Lete)
  • Bagare (Bitoriano Gandiaga)
  • Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi)
  • Izar ederrak (Josu Elberdi)

Ondotik Jeiki abesbatzako kideek omenalditxo bat eginen diete taldean urtetan abestu duten sei kideei, eta, nola ez, gero denek elkarrekin bazkalduko dute herriko elkarte batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun