Larunbatekoa ez da abenduan abesbatzak eskainiko duen kontzertu bakarra izanen. Doneztebeko herriarentzat dagoeneko ohitura bilakatu den Eguberrietako kontzertu berezia eginen dute abenduaren 16an, 20:00etan elizan. Aurtengoan gainera, ez dira bakarrik izanen Mendi Ttiki abesbatzak ere beraiekin kantatuko baitu azken urteetan bere jarduna etenda egon ondotik.
Horrez gain, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak ere hartuko du parte, Jose Ignazio Ansorenak gidatuta. Aurtengo kontzertuaren ildo nagusia Pablo Sorozabal izanen da, bere jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen baita. Bere musika gogoratu eta berreskuratuko dute saioan, pasa den Ekainean Donostiako Victoria Eugenia Antzoki ederrean talde hauek berberek eskaini zuten kontzertuaren oroigarri.