Euskararen Eguna ospatzeko hainbat animazio prestatu dituzte Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 1a, 13:00

Larunbat arratsaldean DJ Porru izanen dute berriz ere Ezkurrako plazan.

Larunbat honetan haurrentzako jarduerak izanen dituzte eta abenduaren 10ean triki bertso afaria

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat animazio prestatu dituzte Ezkurran. Euskararen Egunean berean, abenduaren 3an izanen dituzte lehenengoak. 16:00etan txapak egiteko tailerra izanen dute, gero 17:00etan DJ Porruk animatuko du giroa eta eguna bukatzeko, 18:00etan, txokolatada izanen dute.

Abenduaren 10ean bertsoak eta trikitixa

Abenduaren 10ean segituko dute Euskararen Eguneko ospakizuna Ezkurran, Barranka jatetxeko triki bertso afariarekin. Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo bertsolariak ariko dira kantuan eta Joxe eta Iñaki trikitilariak musika jotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun