Sukaldaritza ikastaroa eginen dute azaroaren 28an eta abenduaren 12an Elizondoko Amezti elkartean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 20:00
Elbeteko Posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da tailerreko gidaria.

Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azaroan eta abendua, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (astelehenetan), 17:00etatik 20:30era.

Ikastaroko plazak mugatuak izanen dira eta izena emateko azken eguna azaroaren 22a izanen da. Horretarako, 619 63 66 70 zenbakira deitu beharko da. Elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek, berriz, 35 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun