Sarako Zazpiak Bat dantza taldearen 50. urteurrena ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 09:00
Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak 50 urte bete ditu eta hori ospatuko du larunbatean kiroldegian.

Sarako Zazpiak Bat taldeak aurten ospatzen ditu 50 urte antolatua dela. Karia horretarat, abenduaren 3an, larunbat honetan, arratsaldeko sei orenetan hasita eginen dituzte dantza ikusgarriak: haurren dantzak, Saratarrak, Larrain, Euskal Flash mob…

Aipatzekoa da udazken osoan ari direla dantzen entseguak egiten eta azkenak abenduaren 1ean izanen dituzte. Dantzaz gain, musikak ere izanen du bere lekua eta Patxamama taldea eta DJa izanen dira arratsa girotzeko. Kiroldegian gela berotua izanen da, eta ostatua eta pintxoak ere izanen dituzte. Etorri ahal duzuen guziak mende erdia bete duen taldearen sustengatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun