‘Erresistentzia’ eskultura erakusketa ikusgai izanen da Beran azaroaren 10etik abenduaren 10era

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 08:00
Armi galerian paratu dituzte 'Erresistentzia!' erakusketako eskulturak.

Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian

Azken Muga eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatuta Erresistentzia! eskultura erakusketa zabalduko da Berako Suspela auzoko Armi galerian azaroaren 10etik abenduaren 10era. Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak ikusteko aukera izanen da egunero 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Zehazki, Alberto Aldaba, Peio Illarregi, Angel Navas, Luis Morea, Pablo Zuriarran, Eider Baile, German de los ríos, Jesus Alcoz, F. Lizarraga, Josu Goenaga, Javier Perez Fabo, Jon Iñaki Ormazabal, Irene Zarrantz, Juan Txillida, Irati Morena, Ramon Balerdi, Luisa Aldaburu, Juan Azpitarte, Uxue Lasa, Trebor, Anton Mendizabal, Ariel Elizondo, Michel Ruiz, Pelex, Amaia Ima, Alberto Aldabe, Cuichan Galgoin eta Jokin Armanen azken eskulanak ikusgai izanen dira, hormetan zintzilik dauden Armi galeriako Trini Mikelarena eta Jokin Armanen margolanekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun