Leitzako Amazabal Institutuak antolatua, Zientzia pazientziaz COVID-19aren aroan hitzaldia izanen dute azaroaren 3an Leitzako Herri Aretoan 19:00etan.
Larunbatetan eta igandetan egonen da ikusgai erakusketa 16:00etatik 20:00etara.
Telefono mugikorraren erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Urriaren 19tik azaroaren 4ra eginen dute Harriondoan, astearte eta ortzegunetan 10:00etatik 12:00etara. Erretiratuen egoitzan eman behar da izena.
Sarean euskaraz programaren barrenean emanen dute ikastaroa eta Oier Fuentes izanen da zuzendaria.
Kultur etxean eta liburutegian ikusgai izanen da azaroaren 3tik abenduaren 2ea eta Liburu bat eginen dut tailerra ere eginen dute azaroaren 17an.