Liburu Eremua-Eremu Librea izeneko erakusketa paratuko dute Lesakako kultur etxean eta liburutegian azaroaren 3tik abenduaren 2ra. Azaroaren 17an, berriz, ‘Liburu bat eginen dut’ tailerra eginen dute. Nafarroako Liburutegiaren 150. urteurrena eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen 70. urteurrena ospatzeko zikloaren barrenean antolatutako erakusketa da ‘Liburu Eremua-Eremu Librea’.