'Zientzia pazientziaz COVID-19aren aroan' hitzaldia Leitzan azaroaren 3an

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 14:00

Arturo Elosegi eta Lorea Barinaga-Rementeria leitzarrak eta Ana Galarraga izanen dira hizlariak.

Leitzako Amazabal Institutuak antolatua, Zientzia pazientziaz COVID-19aren aroan hitzaldia izanen dute azaroaren 3an Leitzako Herri Aretoan 19:00etan. 

Arturo Elosegi Irurtia EHUko irakaslea, Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta medikua eta Ana Galarraga Aiestaran zientzia dibulgatzailea mintzatuko dira. Sarrera dohainik da, baina, txartelak aitzinetik eskuratu behar dira Leitzako Maimur eta Astiz liburu-dendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun