Youtuber izateko doako ikastaroa euskaraz antolatu dute Lesakan urriaren 28an eta azaroaren 4an

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 15:00
Parte-hartzaile bakoitzak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du.

Sarean euskaraz programaren barrenean emanen dute ikastaroa eta Oier Fuentes izanen da zuzendaria.

Sarean euskaraz programaren baitan, Youtuber izateko mila modu izeneko doako ikastaroa euskaraz emanen dute Lesakan urriaren 28an eta azaroaren 4an, ortzegunetan 17:00etatik 20:00etara. Koskontako Bidea 7.eko bigarren solairuko udal aretoan emanen dute ikastaroa, Oier Fuentes zuzendari dela.

Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatu dute ikastaroa, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin. Izena emateko www.sareaneuskaraz.eus webgunean eman behar da izena.

YouTube plataforma bera eta eskaintzen dituen aukerak arakatzeko lantegi teoriko-praktikoa izanen da. Parte-hartzaile bakoitzak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du, lehen pertsonan, eta nork bere estetika eta bertzelako aukeraketak sormen-prozesuan txertatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun