Telefono mugikorraren erabilerari buruzko ikastaroa antolatu dute Lesakako jubilatuek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 10:00

Mugikorraren erabilerari buruz ikasteko aukera izanen dute Lesakan.

Telefono mugikorraren erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Urriaren 19tik azaroaren 4ra eginen dute Harriondoan, astearte eta ortzegunetan 10:00etatik 12:00etara. Erretiratuen egoitzan eman behar da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun