09:00etan plazatik abiatuta hiru ordu inguruko ibilaldia eginen dute Frain inguruan Joan den hilabetean bezala, apirilean ere haur, gaztetxo eta gurasoendako mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Apirilaren 18an ibiliko dira Frain inguruan eta igandean 09:00etan duten hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean.
Apirilaren 18an Doneztebeko Zineman Terra Willy: Planeta ezezaguna filmaren emanaldia izanen da 17:00etan. 70 pertsonako edukiera mugatua izanen du eta euro bat balio duten sarrerak erosteko 641 589 908 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek.
Leitzako Herri aretoan Ene Kantak Dantzan haurrentzako ikuskizuna eginen dute igande honetan, apirilaren 18an, 17:30ean. Sarrera guztiak salduak daude dagoeneko.
Before it's vanished bere azken diskoa aurkeztuko du artistak Beran igande honetan, apirilaren 18an. Kultur Etxean izanen da emanaldia, 18:00etan.
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute
Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |