Berako Udalak Kultur Batzordearekin batera antolatu du 45 minutu iraunen duen kontzertua. Sarrerak aitzinetik salgai egonen dira Agara Prentsan sei euroren truke.
Rüdiger
Felix Buff artistak Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetan egin du lan bateria-jotzaile bezala. Orain bere proiektu pertsonala aurkezten ari da, Rüdiger izenpean kaleratutako Before it's vanished. Bi bira artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diskoa da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berri duten Shorebreaker estudioan.